Herritar ugari hurbildu da astelehenean eta atzo arratsaldean jokatutako bi partidak ikustera. Pilotariez gain, beste protagonista bat ere izan da aurtengo finalerdietan, beroa.
Astelehenean lehen norgehiagokan, Bernaitz Odriozola eta Santi Martinek Jon eta Mikel Begiristain izan zituzten aurrez aurre.
Partida hasi zenetik Begiristain anaiek haien nagusitasuna erakutsi zuten eta Mikel aurrelari lanetan ederki ibili zen. Santi eta Bernaitzek ezin izan zuten gauza askorik egin.
Azkenean, Begiristain anaiak 30-19 gailendu ziren.
Atzo, berriz, Xabier Arteaga eta Beñat Esnaola eta Axier Munduate eta Xenki Astiazaranen arteko lehia ikusi zen.
Lehen minutuetan partida berdindua zirudien arren, 13-15 zioazela Esnaola eta Arteagak 10 tanto egin eta errenta lortu zuten.
Saiatu arren, Xenki eta Munduatek ezin izan zieten aurre egin eta 15-30 amaiatu zen norgehiagoka.
Partida honetan, azpimarragarria izan zen Xabier Arteagaren lana.
Final Handia
Era honetara, uztailaren 26-ko finalean Begiristain anaiek Xabier Arteaga eta Beñat Esnaolaren aurka jokatuko dute.
Baina aurretik, hirugarren postua izango da jokoan.
Santa Ana pala txapelketako antolatzaileek herritarrak gonbidatzen dituzte final handia ikustera.
