Udaletxea egoera ekonomiko onean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 10a

Hauek dira Ogasun batzorde buruak pasatako datuen irakurketa; Lasarte-Oriako udaletxearen diru sarrerak: aurreikusita zeuden 25.450.329 euro eta jaso dira 22.556.916 (%4,78 gutxiago); Aurreikusitako gastua berriz, 25.450.329 euro eta 22.020.325 euro gastatu dira (%13,48 gutxiago); Zorra: 6.227.120 eurotik 4.835.745 eurora murriztu da (%22,34 gutxitu) eta soberakina 2.221.378,65 eurokoa izan da.

Ogasun Batzorde burua den Estitxu Alkorta jeltzaleak zabaldutako oharraren arabera, Lasarte-Oriako udalaren egoera ekonomikoa ona da. Lasarte-Oriako udalak iaz 22,5 milioi euro jaso zituen eta 22,02 milioi euro gastatu, honek saldo positiboa eman du aurrekontuetan.

Karga finantzieroak kenduta, eta beharrezkoak izan diren ajusteak eginda, superabita 1,5 milioi eurokoa dela jakitera eman du ogasun batzordeko buruak. Honekin azpimarratu nahi da 2011.urtea 2.301.416 milioiko defizitarekin itxi zela.

Hain zuzen, 2012an egindako inbertsio gutxiak izan dira urte honetan udalak superabit esanguratsuarekin ixtearen arrazoia. Aurrera eramandako inbertsioak %56,64 gutxiago izan da 2011an baino. Aurrekontuan 4.367.973 euro aurreikusten ziren eta erabilitako dirua 2.473.942 euroko izan da. Hirigintzatik diru sarrera gutxiago izan da eta beste proiektu batzuen atzerapenagatik, Atsobakarreko altzarien erosketa eta Blas de Lezo atzealdeko urbanizazioa. Azken hau aurten gauzatuko da. Eraikuntza zergagatik aurreikusitako 823.194 euroetatik, soilik jaso dira 201.567 euro.

Beste datu esanguratsu bat da Estitxu Alkortaren ustez, 2012ko abenduaren 31ean udalak 2.221.378,65 euro zituela. Espainiako gobernuak jarritako neurri zorrotzak direla eta ezin du udalak dirua nahi bezala erabili hala ere, diru honek modu onean udaletxearen eguneroko gastuei aurre egiteko ahalmena ematen duela dio ogasun arduradunak, baita aurreikusita ez zeuden hainbat gastu egiteko ere. Hala ere, EAJtik aurrezpen politika batekin jarraitzea begi onez ikusten da, gastu publikoaren zentzuzko kontrola eta honekin batera proposatzen du Alkortak inbertsioak egitea:

· Aurreikusita dagoen 1 milioi euroko mailegua ez eskatu. Honekin zorrik ez da sortuko.
· 342.588 euro gor, udaletxeko langileek jaso ez zuten paga estrari dagokion kopurua.
· Beherako joeran ajustatu aurtengo diru sarrerak batez ere zalantzazkoak diren hirigintza proiektuen gauzatzeari dagozkienak.
· Herrian inbertsioak egin.

Zorra eta inbertsioa
Udalaren zorrari dagokionez, 2012an 1.391.375 eurotan gutxitu zen, %22,34. Honako zenbakiek lasarteoriatar guztien esfortzuari esker egin dela azpimarratu nahi izan du EAJko Estitxu Alkortak. Honi esker udaletxearen kontuak egoera onean daude. Gastuak neurtu dira, diru sarreren araberakoak izan dira eta espero du Alkortak datorren urtean inbertsiotarako ahalmen gehiago izatea.