Txangoa eta Parisera bidaia

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 15a

Biyak Bat elkarteak Hondarribi eta Donibane Lohitzunera irteera antolatu du uztailaren 23an. Goizean, Hondarribian XIX. mendeko Guadalupeko gotorlekua bisitatuko dute. Ostean, Donibane Lohitzunera joango dira. Antolatzaileek aipatu dutenez, astearteetan egoten den merkatua ikusteko aukera egongo da. Behobian bazkaldu ostean, berriro ere, Hondarribira joango dira eta 19:30ak arte libre izango dute.
Irteeraren prezioa bazkideentzat 35 eurotakoa da eta bazkide ez direnek 40 euro ordaindu behar dituzte. Biyak Bat egoitzako bulegoan 10:30etik 12:30era izena eman behar da.

Bestalde, Biyak Bateko kideek urrian Parisera bidaia antolatzeko asmoa dute. Parte hartu nahi duten herritarrei, astezkenean, uztailaren 17, 11:00etan egoitzan egingo duten bilerara deitzen dituzte.