Buruntzaldea IKT-ko igerilariek igerilekuaz gain, itsasoan ere trebeak direla erakutsi dute. Uztailaren 6an, Deban itsasaldien denboraldia hasi zen. Honetan, Leire Martin benjamina irabazle izan zen.
“Uretan sartzeko benetan itsaso zakarra izan zuten Debara hurbildu ziren igerilariek eta bat baino gehiagok atzera buelta egin behar izan zuen,” adierazi digu Borja Apeztegia entrenatzaileak. Hala ere, Leire Martinek itsasoari aurre egin eta 11 urtetik beherakoen artean lehorreratzen lehena izan zen.
Leirez gain, Mauri Rodriguez, Jose Luis Sevillano, Yoli Pastor eta Juan Vicente Martin masterrak eta Ainhoa Martin eta Paula Sevillano benjaminak izan ziren lehian. Txiki guztiek proba egiteagatik “ondo merezitako dominatxoa” eskuratu zuten.
