SuBerri orkestra kontzertuz kontzertu

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 17a

Lasarte-Oriako SuBerri akordeoi orkestra kontzertuz kotzertu dabil uztailean. Hurrengo larunbatean, Mostolesen izango da eta uztailaren 7an Azpeitian izan ziren.

Elias Goikouriak zuzentzen duen taldeak larunbatean, 21:30etik aurrera, Mostoleseko Cuartel Huerta parkean eskainiko dute emanaldia. Madrilgo herrian egiten den Udako Gaueko Musika zikloaren barruan kokatua dago saioa.

Bestalde, San Fermin egunean Azpeitian izan zen herriko akordeoi orkestra. Jose Mari Orbegozo eta bere dantza bikoteak Amaia Gonzalez lasarteoriatarrak antolatutako jaialdian parte hartu zuen.

Dantzari bikoteari lagunduz, “No te vayas de Navarra” pasodoblea eta “Evening Shadows” tangoa eskaini zuten goraino berea zegoen Soreasu antzokian.