Markeliñe taldeak animaliak ekarri ditu Isla plazara

jon-altuna-iza 2013ko uzt. 17a, 15:09
Markeliñe antzerki taldeko aktoreak eta Isla plazara ZooZoom emanaldia ikustera hurbildu direnak, denak, mozorrotu dira gaur eguerdian. Edozer gauza jantzi eta animali bilakatu dira. Ikusleek ere parte hartu dute emanaldian eta, oro har, oso ondo pasa dute.
Orain oihana, orain itsasoa, animaliz bete du Markeliñe antzerki taldeak Isla plaza. Arrainak, marmokak, karramarroak, txoriak, dinosauroak, tximeletak eta beste hainbat animali bihurtu dira momentu batean ikusleak. ZooZoom izeneko antzerkia ikusgarria izan da eta eguzkiak gogor jotzen bazuen ere, oso ondo pasa dute bertan bildu diren haurrek, asko Udako Txokoetako beraien begiraleekin hurbildutakoak. Markeliñeko aktoreek, ikusleei hainbat trikimailu jarri eta aktore bihurtu dituzte. Lan partehartzaile eta irteraktiboa izan da.

Animali bihurtu dira aktore eta ikusleak.
Ondo pasa dute Txokoetako haurrek Isla Plazan.