Lasarte-Oriako kultura sustatzen

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 17a

Lasarte-Oriako Udalak kultura arloko hitzarmenak sinatu ditu gaur eguerdian. Lasarte-Oria aldizkaria, Alboka abesbatza, Erketz EDT, Kukuka antzerki eta dantza eskola, Zero Sette akordeoi orkestra, Semblante Andaluz elkarteekin elkar lana egingo du Udalak gure herriko kultura sustatzeko asmoz.

Nerea Sanchez alkateordea, Boris Nogales Kultura batzordeko burua, eta Lasarte-Oria aldizkaria, Alboka abesbatza, Zero Sette akordeoi orkestra eta Semblante Andaluz elkarteko ordezkariak sinatzearen ostean.

Hitzarmen-sinatzearen ekitaldian Boris Nogales Kultura batzordeko burua, Nerea Sanchez alkatea funtzioetan, Lasarte-Oria aldizkaria, Alboka abesbatza, Zero Sette akordeoi orkestra eta Semblante Andaluz elkarteko ordezkariak izan dira, Erketz EDT eta Kukuka antzerki eta dantza eskolako kideek ezin izan dute bertan egon.

Boris Nogalesek hitzarmen hauetan 20.000 euro banatu direla jakitera eman du. Alboka Abesbatzaren 25. Urteurrena eta Erketz EDT-k antolatzen duen Dantzari txiki eguneko 25. Urteurrena direla eta laguntza bereziak eman direla ere aipatu du. Era berean, talde bakoitzak eskaini beharreko ekitaldiak azaldu ditu.

Nerea Sanchez, alkateordearen hitzetan, “eskerrak eman nahi dizkiegu elkarte hauei gure herriko kulturaren motorra direlako”. Herriko taldeen ekintzak ahal duten moduan laguntzeko prest daudela ere adierazi du.