Ekintzaz betetako uda Atsobakarren

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 18a

Lasarte-Oriako Atsobakar zaharren egoitzean “Gurekin gozatu uda berezi honetan” ekimena dute martxan.
Musika kontzertua, familieekin jaialdia... denetarik antolatu dute uztaileko lehen aste hauetan.
Atsobakarreko egoiliarrak, senitartekoak, Nagusilan elkarteko boluntarioak eta zahar etxeko langile batzuk ederki bazkaldu zuten atzo Zaldua jatetxean.

Atzo, esate baterako, egoiliarrak, senitartekoak, Nagusilan elkarteko boluntarioak eta zahar etxeko langile batzuk, guztira 36 pertsona, bazkaria izan zuten Zaldua jatetxean. Gaur, berriz, Gurutze Gorriko “Goazen hondartzara” egitasmoari esker, lau egoilarrek Kontxako hondartzara joateko aukera izan dute.

Eta paseo poteoa ere egingo dutela iragarri dute zahar etxeko arduradunek, “Atsobakar auzotik paseotxoa eman eta bidean zerbait hartuko dugu”.