Biyak Bat elkarteko lehendakaritzarako hautagaitzak

Txintxarri 2013ko uztailaren 18a

Biyak Bat elkarteak jakin arazten du elkartearen Estatutuek diotenaren arabera, ez ohiko Batzar orokorra deituko duela. Gai nagusia lehendakari berriaren hautua izango da. Era berean, zuzendaritza taldeko kide kopurua eztabaidatu eta urteetan lanean egon diren lehendakariorde, diruzain eta batzordekideen ordezkoak ere aukeratu beharko dira.

Hau dela eta, laguntzeko prest dauden bazkideei eskatzen zaiei zuzendaritza talderako hautagaitzak aurkeztea. Kandidatura hauek elkarteko egoitzean aurkeztu behar dira irailaren 4a baino lehen.

Elkarteko zuzendaritza kideek aipatu digutenez, epea amaitu ondoren ez ohiko Batzar orokorraren data eta ordua jakin araziko dute.