Aterpea elkartearen zozketa bihar

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 18a

Aterpea Merkataritza elkarteak uztaileko lehen hamabostaldian "Bila itzazu ferrak Aterpea elkarteko dendetan" kanpaina izan du martxan.

Hori dela eta, bihar 20:00etan, Okendo plazan elkarteko dendatan erosteko 100 eurotako 10 txartel banatuko ditu Aterpeak. Horretarako kanpainian parte hartu duten herritarren artean zozketa egingo da.