Gai ekonomikoak aztergai ez ohiko Udalbatzarrean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 19a

Ez ohiko Udalbatzarra izan da gaur goizean Lasarte-Oriako Udalean eta bi gai ekonomiko izan dira mahai gainean.

Lehenengo gaia, 2013 ekitaldian kredituak aldaketen berri ematea izan da.

Bigarrena, berriz, kredituen gehigarriak aldatzeko proposamena. EAJ, Bildu, LOHP eta Marisa Zubiriren bozkari esker aurrera atera da. PSE-EE eta PP abstenitu dira.

Honen bitartez, besteak beste, merkataritza sailean herriko komertzioak indartzeko zerbitzua jarriko da martxan, bestetik Gaztelekuan kontzertuak emateko beharrezkoa den instalakuzio elektrikoa egingo da eta herriko hamaika semaforoetan itsuentzako sistema berri bat jarriko da, urrutiko aginte batek seinale akustikoa jarriko luke martxan.