Kantuan eta dantzan ederki pasa dute elkarrekin udako txokoetan dabiltzan haurrak.
Iratxo, sorgin, galtzagorri, basajaun, herensuge, tartalo, azti, lamia eta euskal mitologiako beste pertsonaietaz mozorrotu dira gaur Udako Txokoetan dabiltzan haurrak eta oholtza gainera igo dira ondoren taldeka, euren dantza eskaintzeko. Ikusgarria eta koloretsua izan da. Talde bakoitzak bere kolorea zuen eta: galtzagorrien gorria, herensugeen berdea, lamien zuria edo basajaunen marroixka, besteak beste.
Goizeko 11:00etan hasi dira Udako txokoetako haurrak kultur etxera sartzen eta 11:30etan ireki dira guraso eta aiton-amonentzat ateak. Saioa hasi orduko hedatu dira ikusleen, irri, algara eta txalo zaparradak. Errekamarik egin du “baso ezkututik iritsitako pertsonaien” dantza saioen aurkezpena. Esan bezala dantza ikusgarriak eskaini dituzte pertsonaia mitologikoen larruan sartu diren Lasarte-Oriako haurrek.
Talde bakoitzak bere mozorroa egin du.
Saio ikusgarri eta koloretsua izan da