Herriko komertzioa bultzatuz

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 22a

Aterpea Merkataritza elkarteak uztaileko lehen hamabostaldian "Bila itzazu ferrak Aterpea elkarteko dendetan" kanpaina jarri zuen abian. Hori dela eta, ostiral arratsaldean elkarteko dendatan erosteko 100 eurotako 10 txartel banatu zituzten. Kanpainan parte hartu duten 613 boleto asmatzaileen artean (guztira 807 izan dira) zozketa egin zen Okendo plazan eta saridunak P. Tejado, H. Encinas, A. Arruti, M. Benjinea, I. Otaegi, M. Polo, E. Caro, A. Sagastibeltza, J. Carretero, L. Garcia izan dira. Aritza mertzerian jaso ditzakete sariak.