Zaldi lasterketa denboraldia hasi da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 22a

Uztailaren 7an hasi zen zaldi lasterketa denboraldia Donostiako hipodromoan. Beste urte batez, herriko zaldien zaletuek hitzordu berezia dute.

Aurtengoan 12 jardunadi izango dira, dagoeneko hiru burutu dira eta igande eta astelehenetan izango da lasterketak ikusteko aukera. Uztailak 29, abuztuak 4, 12, 18 eta 26 eta irailak 1, 8 eta 13an, azken hau ostirala, izango dira hurrengo lasterketa egunak eta ohitura legez, abuztuaren 15ean, osteguna, Urrezko kopa lasterketa izango da.

Berrikuntza bezala bost lasterketa izango dira saioa bakoitzeko eta Fegrenti federazioko emakumezko zaldizko lasterketa ospatuko dute irailaren 1ean. Fregenti emakumezko nahiz gizonezko zaldun zaletuen nazioarteko federazioa da eta ondorioz, Europako emakumezko zaldizko onenak elkartuko dira egun honetan.