Buruntzazpi txirrindularitza eskolako gazteek lehengo asteburuan, uztailaren 13an, proba garrantzitsua izan zuten Alegian, talde mailako Gipuzkoako erlojupeko txapelketa.
Bi maila desberdinetan izan zen lehia junior eta kadete mailan eta bietan egon zen Buruntzazpi eskola ordezkatua. Junior mailako taldea 7. postuan amaitu zuen erlojupekoa eta kadeteak berriz, 9. postuan.