Ganbo eta Telleri kaleetan aparkatzeko aukera mugatu da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 22a

Ganbo eta Telleri kaleetan aparkatzeko aukera mugatu eta kartel berriak jarri direla eman du jakitera udalak. Neurri hau ostegunetik dago martxan. Horrela izanda, Ganbo Kalean: Debekatuta dago aparkatzea 8:00etatik 20:00etara, aparkatu daiteke 20:00etatik 8:00etara. Karga eta deskarga izan ezik, 8:00etatik 14:00etara.

Telleri kalean berriz, debekatuta dago aparkatzea 8:00etatik 20:00etara eta aparkatu daiteke 20:00etatik 8:00etara asteazkenetan izan ezik, azoka eguna dela eta 6:00etatik eta 20:00 arte lanegunak badira. Asteazkenak jai egunak izatekotan aparkatzeko aukera dago bertan 20:00etatik 6:00etara.