Mikel Martija Eibarrera

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 23a

Eibar K.E-k publiko egin du Mikel Martija herritarraren fitxajea. Lasarte-Oriako futbol entrenatzaile gazteak lan bikaina egin du Ostadarrekin Ohorezko mailako Erregionalean. Herriko taldeak denboraldia amaitzearekin batera bere lana uzten zuela jakitera eman zuen entrenatzaikeak. Eibarren harrobiko koordinatzailea izango da aurrerantzean Erik Bretosen lekua hartuz.

Mikel Martija Ostadarreko entrenatzaile izandakoa, Eibarren ariko da harrobiko koordinatzaile modura. Futbol denboraldia amaitzearekin batera Ostadarreko Ohorezko mailako Erregionala uzten zuela jakitera eman zuen herritar gazteak.

Atzo berriz, Eibar taldeak publiko egindako oharraren bitartez jakin dugu zein izango den Martijaren lana datorren denboraldian; " Mikel Martija izango da Eibar K.E.ko Harrobiko Koordinatzaile berria. Lasartekoa, 25 urte ditu eta Ostadarretik dator, bertan Ohorezko Mailako Erregionala entrenatzen jardun zuen.

Mikel, Erik Bretos-en tokia hartuko du, hauxe Real Sociedadeko Oinarrizko Futboleko Organigraman sartuko baita, Donostialdeko taldeekin harremanetaz arduratuko da. Klubak bere lan aparta eta dedikazioa Eibarren alde eskertu nahi dio, honekin bat zorterik onena opa dio bai alde profesionalean baita pertsonalean ere.