Jon Ramosek iazko Buruntzaldea Opena irabazi zuen eta ATSS - Coca Cola eta Ereintza txapelketako finalerdiretara iritsi da aurten.
Jordi Julia, berriz, faboritoa da. Donostiako Real Club de tenis-en irakaslea da eta profesionala izan zen. Bere lehen txapelketa da ATG-n, Gipuzkoako Tenis zirkuituan.
Final interesgarria beraz, gaur 18:00etatik aurrera kirol gunean ikusiko dena.
Antolatzaileek herritarrak animatzen dituzte Kirol gunera gerturatu eta tenisaz gozatzera. Gainera, amaieran jokalari eta ikusleen artean hainbat produkturen zozketa egingo da.
Finalerdia eta kontsolazio finala
Asteazkenean, txapelketako finalaurrekoa eta ATG-Quick edo kontsolazio faseko finala ikusteko aukera izan zen Kirol gunean.
Finalerdian Santi Lorenzo herritarrak Jon Ramos gaztea izan zuen aurrez aurre. Lehenengo set-ean Santi nagusi izan bazen ere. Bigarrenean, Ramosek buelta eman zion partidari eta berdinduago amaitu zuen set-ak, 7-5. Azken set-ean finlaerako txartela zegoen jokoan eta Ramosek nagusiki irabazi zuen.
Kontsolazio finalean, berriz, Eugenio Moreno eta Jose Mari Martinez izan ziren aurrez aurre. Partida honetan ere, set bana irabazi zuten jokalariek, 6-3 eta 3-6 eta azkenekoan, Eugenio Morenok bere nagusitasuna erakutsi zuen, 6-0 eta kontsolazio txapelketako saria lortu zuen.
Partida hauetako argazkiak galerian ikusi ditzakezue.
