Uztailaren 25etaik abuztuaren 1era Mugitu! Mugimenduak antolatuta AHT-aren aurkako txirringa martxa burutzen ari da. Altsasun hasi zen eta Lasarte-Oria bizirikek jakitera eman duenez, martxa astelehenean herrira iritsiko da. Bertan Zubietako lurretara gerturatuko da Errauste planta eta espetxea eraikitzeko lurrak bertatik bertara ezagutzeko. Goizeko 11:30etan Merkabugatin egin da hitzordua eta herritarrak bisita honetan parte hartzera gonbidatzen dituzte. Eraikuntza erraldoi hauek salatzeko ekintza izango da.