Santa Ana eguneko ospakizunez gain, gaur Lasarte-Oriako Kirol gunean era jaialdi handia izan da, tenisaren jaialdia.
Giro ederrean, Lasarte-Oriako IV. tenis txapelketako finala jokatuko da. Honetan Jordi Juliá donostiarraren eta Jon Ramos gazte urnietarraren arteko norgehiagoka ikusi ahal izan da.
Jordi Juliáren sakea eta esperientzia erabakiorrak izan dira lehen set-ean. Honetan 6-2 irabazi dio 16 urteko urnietarrari.
Bigarren set-a, berriz, berdindua izan da. Jon Ramosek lehen jokoa irabazi du. Jordi Juliák lau joko jarraian irabazi ditu ostean, baina Jonek bosnako berdinketa lortu du. Orduan, Jonek akatsak egin ditu bere sakean eta Juliák sakean 7 eta 5ekoa lortu du.
Taxio Arrizabalaga Kirol saileko buruak eta Alex Zubizarreta txapelketako arduradunak banatu dituzte sariak. Kontsolazio finaleko sariak ere eman dituzte, honetan Eugenio Moreno izan zen garailea.
Ostean, opariak zozketatu dituzte txapelketako partehartzaile eta ikusleen artean.
Finaleko argazki eta bideoak
