Kiroldegia bi astez itxia

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 29a

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak jakin arazten du, 2013 urteko egutegiaren arabera abuztuaren 1a eta 14a bitartean geldialdi teknikoa egin behar duela. Zerbitzuak instalazioetan mantenimendu eta garbiketa lanak egin behar ditu eta ondorioz, herriko kirol instalakuntzak itxita egongo dira bi astez abuztuan. Egun horietan Kirol Instalazioko erabiltzaileek Urnietako kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute.