Ibarburuk Euskadiko errekorra

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 29a

Buruntzaldea IKT-ko Iñigo Ibarburu eta Naiara Lizaso infantil mailako Espainiako txapelketan izan dira Pontevedran eta maila ederrean lehiatu dira.

Ibarburuk eta Lizasok lan ederra egin dute Espainiako infantil txapelketan.
Iñigo Ibarburuk lau probatan parte hartu eta lan ederra egin zuen 100 m. tximeleta proban. 100 m. tximeletako finalaurrekoan bere marka hobetu eta finalerako txartela lortu zuen. Finalean laugarren postua egin zuen herritarrak, 58sg 14 eta 1994tik indarrean zegoen Euskal Herriko errekorra hautsi zuen.

50 m. eta 100 m. libre proban igerileku luzean zituen markak hautsi zituen. 200 m. libreetan aurreko egunetako nekea nabaritu zuen eta ezin zuen bere marka hobetu. Lizasok, berriz, 50 m. eta 100 m. libre probak egin zituen. Lehenengo proban bere marka hobetu zuen eta 100 m. libreetan, berdindu zuen.

Getaria-Zarautz
Bestalde, hainbat lasarteoriatarrek Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian parte hartu zuten. Juan Vicente Martin izan zen herritaren artean azkarrena, 43:58 eta laugarren izan zen master mailako sailkapenean.