Uztailaren 20an, La Caixa-Eguzkiaren aurka lasterketa izan zen Donostian. Bi ibilbide izan zituen bata 5km eta bestea 10km eta lasarteoriatar izan ziren bietan lehian. 10 kilometrotako proban, Raul Gomez Margallo izan zen helmugara iristen hirugarrena. Baina ez zen sailkapeneko lehen postuetan sartu zen herritar bakarra izan, Juan Luis Delgado bosgarren izan zen eta Raul Tejado zortzigarren.
Proba motzean, berriz, Daniel Ferrero izan zen herritarren artean lehena. Astigarragako kros herrikoian ere herritarra izan genuen emakumeen podiumean, Nieves Civicos hirugarren izan baitzen. Honetaz gain, uztailaren 21ean, beroari aurre eginez Zumaiako Flysh-Trail proban izan ziren hainbat herritar. 31 km-tako proban Iñaki Letamendi izan zen lehen lasarteoriatarra eta 16 km-takoan, berriz, Ibon Urdanpilleta.