Herriko talde sozialistak truke honekin Udalak inbertsioetarako 3 milioi euro galduko dituela salatzen du. Jesus Zaballos bozeramaileak aipatu duenez, “egungo Udal Gobernuak Lasarte-Oriaren garapena gelditu du”.
Lasarte-Oriako sozialistek prentsa-ohar bidez aditzera eman dutenez, 2013 urteko aurrekontuetan hainbat emendakin aurkeztu zituzten diru hori Basaundi bailarako, Buenos Aires-eko aldapa edo Goikale 22-ko urbanizazioa hobetu, komun publikoak jarri, kaleak asfaltatzeko diru kopurua handitu eta hala nola, parke batzuk berritu, Garaikoetxea ikastolako leihoak aldatu, bizilagun elkarteei etxebizitzetan igogailua jartzeko laguntzak eman, enplegua sustatzeko pal estratégico bat egin, kirol instalazioak hobetzeko... Emendakin hauek guztiek Bildu, EAJ eta Herritarren Plataformaren aurkako bozka izan zuten.
Zaballosen hitzetan, “beste Udal batzuk, Tolosa, Abaltzisketa edo Oiartzunen kasu, inbertsioetarako mailegua eskatu behar izan dute, +%5 euribor ordainduaz; gure Udalak aukera hau galtzen du, diru sarrera honekin mailegurik eskatu gabe inbertsioak egin ahal ditu”.
“Inbertsio horiek premiazkoak, nahitaezkoak eta atzeratu ahal ezinak direnean konponbide bakarra egongo da, Udalak epe luzerako eta interes handiko mailegu bat eskatu eta zorpetu beharko da. Ez ditu mota honetako diru sarrerak izango, egungo Udal Gobenua ez baita dituen aukerataz baliatzen“ azaltzen du amaitzeko.