Bukatu dira Txokoak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 30a

Abuztuan ere txokoak martxan izango dira baina uztailean bertan ibili diren haur eta gaztetxoek festa erraldoiarekin agurtu dituzte gaur Okendo plazan. Apar festan ederki gozatu dute haur zein begiraleek.

Uztailean txokotan ibilitako haur eta gaztetxoentzat gaur izan da azken eguna eta honi amaiera emateko festa egin dute Okendon. Aparretan ibili dira haur eta gazteak primeran eguraldi ona lagun izan dutela.

Adin talde bakoitzak hilabete honetan gai ezberdinak landu ditu eta atzo helduenek azken duelua jokatu zuten Okendon. Hilabete guztian zehar hainbat izan dira taldeka gainditu beharreko probak eta azkenean, Donemiliagako taldeak eraman zuen garaipena.

Udako oporretan primeran pasa dute guztiek eta penarekin agurtzen zituzten hilabete honetan euren begiraleak izandakoak. Abuztuan batzuek jarraituko dute txokoetan eta beste batzuentzat berriz, “atsedena” hartzeko garaia izango da.

Argazki guztiak eta bideoak hemen.