Oporretara goaz!

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 30a

Ikasturte luzea izan da 2013-2014a eta gogoz oporrak hartzeko garaia iritsi zaigu. Txintxarri egiten dugunontzat atseden hartzeko ordua.

Ohi bezala abuztuan ez dugu aldizkaririk argitaratuko eta txintxarri.info weba ere ez da berrituko denbora honetan. Hala ere, sare sozialetan izango gaituzue eta herrian edozer gertatzen dela hauen bitartez zabalduko dugu.

Bide batez eskertu behar dizuegu hilabete hauetan egin duzuen atariaren jarraipena eta ahaleginak merezi izan duela ikusteak asko pozten gaitu, izan ere, Txintxarriren baliabideak xumeak dira eta , Gabonetan, Inauterietan edota San Pedro jaietan egindako lana handia izan da zuei argazki eta bideo guztiak eskaintzeko.

Beraz opor garai honetan herria ez da guztiz geldituko eta irailean izango dugu zertaz mintzatu eta eztabaidatu. Oporretan ez zaudetenoi animo, eta gainontzekoei ondo pasa oporrak eta irailean izango gaituzue berriro zuen etxeetan. Bueltan Txintxarri irailaren 8an kaleratuko dugu baina sarean irailaren 1an izango gaituzue udako oporretan gertatutakoak errepasatzen. Ondo pasa!