Biyak Bat-eko hautagaitzak aurkezteko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 2a

Biyak Bat elkarteak ez ohiko Batzar orokorra deituko du aurki. Gai nagusia lehendakari berriaren hautua izango da. Era berean, zuzendaritza taldeko kide kopurua eztabaidatu eta urteetan lanean egon diren lehendakariorde, diruzain eta batzordekideen ordezkoak ere aukeratu beharko dira.

Hau dela eta, laguntzeko prest dauden bazkideei eskatzen zaiei zuzendaritza talderako hautagaitzak aurkeztea. Kandidatura hauek elkarteko egoitzean aurkeztu behar dira irailaren 4a, asteazkena baino lehen.

Epea amaitu ondoren ez ohiko Batzar orokorraren data eta ordua jakin araziko dute elkarteko kideek.