Atzotik, Irailak 1, udal kirol instalazioak, kiroldegia eta Kirol Gunea, neguko ordutegiakin irekiko dira berriro. Kiroldegiaren irekiera ordutegia astelehenetik ostiralera 7:00etatik 22:30era izango da, larunbatetan 9:00etatik 20:00etara, eta igandetan berriz, 9:00etatik 13:00etara. Kirol Gunearen kasuan, ordutegia honakoa izango da; astelehenetik ostiralera 15:30etatik 22:30etara, larunbatetan 9:00etatik 20:00etara, eta igandetan 9:00etatik 13:00etara.