Eskola materiala jasoko da gaurtik hasita Casa del Pueblon 18:00etatik 20:00etara. Bertan utzi ahal izango dira liburuak, ipuinak, margoak, estutxeak, koadernoak eta erabilgarri dauden mota horretako gauzak. Ez dira jasoko ordea, egun erabiltzen ez diren eskola-liburuak Zaballosek azpimarratu nahi izan zuenez.
Material guztia herrian behar ekonomikoak dituzten pertsonekin lan egiten duten Caritas edo Berpizturi emango zaio ondoren eurek bana dezaten.
Saria
Materiala ematean herritarrek txartel bat jasoko dute zozketa berezi batean parte hartzeko. Irailaren 13an ONCE zozketan saritutako zenbakiaren azken bi zifrak dituenak Aterpeako dendetan erabiltzeko 100 euroko balea eskuratuko du.
Gabonetan jostailu bilketa antolatu zuen alderdiak eta orduko arrakasta izatea espero dute ekimen berriarekin. Orduan bizikleta bat zozketatu zuten euren ekarpena egindako herritar guztien artean.