Ostadar SKT-ko taldeen entrenamenduak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 3a

Ostadar SKT-ko futbol taldeak 2013-2014 denboraldia prestatzen ari dira. Talde desberdinen entrenamenduen behin behineko eguna eta orduak jakitera eman dituzte kirol taldeko arduradunek.

Alebinek asteartea eta ostegunetan 18:30etik 19:45era dituzte saioak; alebin B taldeak astelehenetan 17:15etik 18:30era; infantil A taldea astelehena, asteazkena eta ostegunetan 17:15etik 18:30era; infantil B taldearen entrenamenduak asteazkena eta ostiraletan izango dira, 15:45etik 17:45era; infantil txikiak bi saio egingo ditu bata astelehenean 18:30etik 19:45era eta bestea ostegunean 17:15etik 18:30era.

Euskal Ligako kadete taldea asteartea, osteguna eta ostiraletan izango ditu saioak 18:30etik 19:45era; 1. kadeteak, aldiz, astelehen, astearte eta ostegunetan 19:45etik 21:00etara; 1. kadete “B” taldeak asteazkena eta ostiralean egingo du lan 15:45etik 17:15era.

Ohorezko jubenilak hiru saio ditu, asteartea, osteguna eta ostiraletan 17:15etik 18:30era; 1. jubenil mailako gazteak asteartea eta asteazkenetan 17:15ean eta ostiraletan 18:30ean entrenatuko dira.

1. erregionalak oraingoz bi saio ditu, astelehena 19:45ean eta ostirala 21:00etan. Hirugarren egun bat zehazteko dute. Erregional Ohorezko Mailako mutilek astelehena, asteazkena eta ostegunetan dituzte entrenamenduak, 21:00etatik 22:15era.

Eta azkenik nesken erregional taldeak asteartea eta ostegunetan 21:00etatik aurrera ditu saioak.