AHT-aren aurkako bizikleta martxa herrian egon zen

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 3a

Uztailak 29 astelehenean pasatu zen AHTaren aurkako Bizikleta Martxa desobeditzailea Lasarte-Oriatik. Bertan parte hartu zuen herritarrak informazio laburra eta argazkiak bidali dizkigu.

Etapa Uztailaren 29an, 10:30tan hasi zen Andoaingo gaztetxetik eta Urnietarantz abiatu zen, Urnietatik berriz Lasarte-Oriarantz hartu zuen martxak bidea menditik.  Adurizeko tunela pasata Sasoetatik jaitsi zen San Pedro elizaraino eta handik Oriarantz. Oriako Merkabugatin gelditu zen eta bertan egin zuten asanblada informatibo bat Zubietako makroproiektuen gorabeherak azaltzeko.

Bizikleta martxak lanak ikustera gerturatu zen "jendea harrituta geratu zen lan horiek duten inpaktuekin, zona zero ematen duela komentatzen zen txirrindularien artean". Ondoren, Zubietatik Usurbilera egin zuten bidea bertan bazkaltzeko eta Usurbildik Zarautzera ostean bertan etapa bukatzeko.