Udaletxe berriak dagoeneko ateak zabaldu ditu. Uztailean altzariak sartu ziren eraikin berrian eta pixkanaka-pixkanaka udal langileek euren leku berriak hartzen joan ziren. Horrela Abuztuaren 20ean herritarrentzat zabaldu ziren lehen zerbitzuak.
Erregistroa, Idazkaritza, Kontuhartzailetza, Diruzaintza, Obra eta Zerbitzu orokorrak, Informatika, Hirigintza eta Euskara dira eraikin berriko bulegoetan kokatutako udal zerbitzuak eta jadanik udaltzainak bakarrik gelditu dira eraikin zaharrean.
Udaletik adierazi moduan, arazo aipagarririk ez da egon leku aldatze honetan "udako hilabeteak lasaiagoak izan dira eta horrek asko erraztu du lana". Herritarrek dagoeneko dena dute udaletxe berrian eta eraikin berrira ohitzea besterik ez da gelditzen, "herritarrek gehien erabiltzen dutena erregistroa izan daiteke eta hori harreran bertan kokatu da, gainontzeko zerbitzuak solairuka antolatuta daude eta ondo adierazita dago zeinetan aurki daitezkeen".
Eguneroko martxan
Udaletik hala ere, hasierako aste hauetan aldaketak eraginda "agian ez da guztia %100ean funtzionatzen egongo beraz aurrez barkamena eskatzen diegu herritarrei sor daitezkeen eragozpenengatik". Hala ere, dena ondo doala azpimarratu dute.
Jendeak ohitura aldatu eta eraikin berria martxan dela gogoratu behar du izan ere, oraindik aldaketaz ohartu ez, eta udaletxe zaharrera joaten direna badaude, "udaltzainak harreran bertan daudenez, eurek bideratzen dituzte udaletxe berrira".
2009an hasi ziren eraikin berria egiteko lanak Okendon eta 2013ko abuztuan, ikusi ahal izan dute herritarrek udaletxe berria azkenean martxan.
http://txintxarri.info/albisteak/lasarteoriak-hirigunea-izango-du-azkenean-26290B0/
http://txintxarri.info/albisteak/herentziari-buelta-eman-behar-zaio-26EC998/
http://txintxarri.info/albisteak/udaletxe-berria-erabiltzeko-arazoak-26FFA48/