2013/2014 denboraldiko entrenamendu ordutegia adinaren arabera honako hau izango da: 2006an jaioak, astearte eta osteguna, 17:30etik 18:15era; 2005ean jaioak, astearte eta osteguna, 18:15etik 19:15era; 2004an jaioak, astelehena, asteazkena eta ostirala, 17:30etik 18:30era eta 2003-2002 urteetan jaioak eta 2001 urteko mutilek, berriz, astelehena, asteazkena eta ostiraletan, 18:00etatik 19:30era dituzte saioak.
Taldeko arduradunek azaldu legez, "lehenengo urteetan, igeriketa taldearen helburuak umeen uretako oinarrizko ahalmenak garatzea eta igeriketa estiloetan hastapena egitea da, beraz aukera ezinhobea da haurrek beren uretako habileziak garatzeko eta gustukoa izan dezaketen kirol jarduera bat probatzeko".
Informazio gehiago lortzeko edo izen ematea egiteko www.buruntzaldeaikt.blogspot.com helbidean edo 696 506 632 telefonoan egin daiteke (Borja).