Irailean zehar Ion Benitez eta Unai Azkarateren lanak izango dira ikusgai Jalgi Kafe Antzokian. Ion Benitezenak diseinu grafikoan dute oinarria eta lan figuratiboak dira Azkaratek adierazi bezala. Unairenak berriz, bestelako lanak dira, "collage modukoak, material ezberdina erabilita sortutakoak".
Benitezentzat Jalgikoa izango da lehenengo erakusketa, bere lana diseinuan oinarritzen da eta musika taldeentzat diskoen azalak, kartelak bezalakoak egiten ditu. Unaiek esperientzia gehiago dauka "Bergaran eta Donostian hainbat lekuetan izan ditut nire lanak erakusgai, Jalgi ezagutzen nuen, egonda nago musika taldearekin".
Erakusketari irekiera berezia emateko Azkaiter Pelox-en kontzertua izango da 19:30ean. Unai Azkarateren musika da eta horretaz gain izango da zer jan eta edan. Jendearen gustukoa izango dela azpimarratzen du artistak eta herritarrak Jalgira gerturatzera gonbidatzen ditu. Saioak 40 minutu inguru iraungo ditu eta sarrera doakoa izango da.