Kirol eskaintza anitza kiroldegian

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 4a

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak haur, zein helduentzako iraupen luzeko jarduera ugari antolatu ditu 2013-2014 ikasturterako.

Heldu eta gazteentzat eskaintza eta ordutegi aukera zabala aurkeztu du Udal Kirol Zerbitzuak. Mantentzeko gimnastika eta igeriketa, aerobika, gazte-zunba, indor txirrindularitza, pilates, body-pump, aquaerobika, entrenamendu gida eta konbia, hau da, txirrindularitza, gimnastika eta tonifikazioa bateratzen dituen ikastaroa egiteko aukera dute herritarrek.

Gainera, nagusien parkea erabiltzeko aholkularitza ere izango da.

Haurrentzako berriz, kirol ludoteka saioak eta urritik aurrera, 2002 eta 2003 urteko gaztetxoek kirol jardueren sustapena izango dute.

Era berean, iraupen motxeko jarduerak ere aukeratu daitezke, igeriketa ikastaroak edo haurtxoekin ur jarduerak. Hauek gehienez hiru hilabetez eskainiko dira eta

Kirol jardueren izena emate epea atzo ireki zen. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak dei dezala 943 376 182 telefonora edo hurbil dadila kiroldegiko bulegora astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era edo 17:00etatik 19:00etara.