Lasarte-Oriako EPA-HHIn matrikula egiteko aukera dago. Goizez, astelehenetik ostiralera 11:00 tik 13:00-tara eta arratsaldez, astelehenetik ostegunera 17:00-tik 19:00-tara. Bertan aukera dago DBH-ko Eskola graduatua ateratzeko, lau hilabeteko ikastaroak, oinarrizko kultur formakuntza, irakurketa, idazketa eta kalkuluan hastapena. Etorkinei zuzendutako programan gaztelera zein oinarrizko prestakuntza eskaintzen da.
Programa irekiei dagokionez, frantsesa, ingelesa, euskara, hastapena, oinarrizko informatika, elikadura, tertulia literarioa eta artea. Unibertsitateko eta goi zikloetara sartzeko frogak prestatzeko aukera dago ere. Aupatutakoez gain badira ekintza osagarriak ere, antzerkia, pilates, gimnasia besteak beste. Ikasturte hasiera irailaren 13an izango da.