LOKEko judo saila lanean hasiko da astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 5a

LOKEko judo saila astelehenean, irailaren 9an, hasiko da 2013-2014 denboraldia prestatzen Lasarte-Oriako Udal kiroldegian.

Gorka Aristegiren gazteak gogor egingo dute lan aurten ere aurreko denboraldiko maila mantentzeko.

Judoko arduradunak jakitera eman duenez, 7 eta 12 urte artekoentzako saioak astelehen eta ostiraletan 18:30etik 19:30era dira. 12 urtetik haurrerako gaztetxoek, aldiz, astezken eta ostiraletan dituzte entrenamenduak 19:30etik aurrera.

Informazio gehiago edo izena eman nahi duten herritarrek Udal kiroldegian hurbildu edo 651 702 285 (Gorka) zenbakira deitu behar dute.