LOKEko tenis eskolaren ikasturteari hasiera

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 6a

LOKEko tenis eskola 2013-2014 ikasturteari hasiera emango dio irailaren 9an.

Tenis eskolako arduradunek, ordutegi eskaintza aurreko urteko bera izango dela jakitera eman dute. Gainera, lehen bi asteak taldeak antolatzeko erabiliko direla ere adierazi dute.

Tenis eskolako saioei buruz informazio gehiago edo izena eman nahi dutenek pertsonek irailaren 9tik aurrera Kirol guneko tenis pistetara hurbildu edo 647 156 145 telefono zenbakira deitu behar dute.