Azkarate eta Benitezek diseinu grafikozko lanak aurkeztu dituzte Jalgin

jon-altuna-egitegi 2013ko irailaren 7a

Jalgin irailean ikusi ahal izango diren koadroak aurkeztu dituzte Unai Azkarate eta Ion Benitezek, modu esanguratsu batean gainera. Arratsaldean kafe antzokiko paretetan euren artelanak eskegitzen aritu ostean, aurkezpen moduko kontzertutxo bat eskaini dute ostiral arratsaldeko poteoan zebilen jendearen aurrean.

Bi motatako lanez gozatu ahal izango dute Jalgi kafe antzokira hurbiltzen diren herritarrek. Batetik, Azkaratek paisaje desertikoak eta collage artistikoak ditu ardatz bere koadroetan. Bestetik, Ion Benitezek forma ilustratiboetatik abiatuta egindako lanek diseinu grafikoen mundura sartzen gaitu bete betean.

Bataren zein bestearen obrek badute puntu komun bat, kolore iluna dute oinarri, baina koadro guztiek dute kolorea ematen diren puntu dizdiratsuren bat, koadroari arnasa eta arintasuna ematen diena. 

Aurkezpen berezia

Erakusketa aurkezteko modu berezia aukeratu dute Bergararrek, Unai Azkaratek irudi grafikoak alde batera utzi eta kitarra elektrikoaren sokak hartu baititu kontzertu “anarkiko” bat eskaintzeko. Jalgiko eskenatoki gainetik eskerrak eman dizkie antolatzaileei eta baita bere kide Ion Benitezi ere, bien artean erakusketa osatzen laguntzeagatik.

Behin emanaldia amaituta, Benitezek prestatutako patata tortila pintxoak dastatu dituzte Jalgin bertan, euren aurkezpena ikustera joandako brgarar koadrila batekin