Larunbatean berriz, Sua Fest jaialdia eta txapelketa arteko nahasketa egin zen, genero indarkeria eta arrazakeria salatu asmoz abestu zuten partaideek erritmoz erritmo eta errimaz errima. Honen ostean, Bartzelonatik etorritako URS & Dj ASYLUM-en emanaldia eta gipuzkoar DJ talde baten emankizuna izan ziren entzungai ordu txikietara arte. Asteartean, irailaren 10ean hain zuzen, Berlineko MODERN PETS eta Pariseko SKATEGANG punk taldeen kontzertua izango da eta sarrera 5 eurotan eskuratu ahal izango da.