Zulo aretoaren ekintza sorta zabala asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 7a

Ikasturtea amaitu bezala hasi du Zulo aretoak, hau da, ekintzaz ekintza ia arnasarik hartu gabe. Ostiralean Maputxeek bizi duten egoera zaila herritarrei hurbildu asmoz hitzaldia eta Bordeletik gurera etorri den Guaka taldea izan dira. Hegoamerikako gizatalde honek Espainiarren konkistaz geroztik bizi duten egoera salatzeko asmoa zuten bi ekintzek.

Larunbatean berriz, Sua Fest jaialdia eta txapelketa arteko nahasketa egin zen, genero indarkeria eta arrazakeria salatu asmoz abestu zuten partaideek erritmoz erritmo eta errimaz errima. Honen ostean, Bartzelonatik etorritako URS & Dj ASYLUM-en emanaldia eta gipuzkoar DJ talde baten emankizuna izan ziren entzungai ordu txikietara arte. Asteartean, irailaren 10ean hain zuzen, Berlineko MODERN PETS eta Pariseko SKATEGANG punk taldeen kontzertua izango da eta sarrera 5 eurotan eskuratu ahal izango da.