Oporren osteko lehen batzarrean gutxi dira alderdiek landu beharreko gaiak. Lehenengo aurreko bilkuraren akta onartu beharko dute eta ostean 2013 ekitaldiko aurrekontuen kontu orokorraren dosierrari onespena eman beharko diote.
Gai ordenean hirugarren puntua talde sozialistak aurkeztutako mozioa izango da, Euskotrenek Urbarte auzoan sortzen duen soinuari buruzkoa. Honetan Jesus Zaballosek beste udalerrietan Jaurlaritzak burututako lanak kontutan hartuta, Lasarte-Orian ere Euskotrenen zarata gutxitzeko sistemak jartzea eskatuko du. Azkenik galdera eta erreguen txanda izango da.