“Emaitza oso ona izan da. Joan baino egun batzuk lehenago orkatila bihurtu eta ezin izan nuen nire maila erakutsi. Probak orkatila lotuarekin egin behar izan nituen eta batzuetan mina nabaritu nuen. Hala ere, urrea eta zilarrezkoa lortu nituen”, aipatu digu.
Lasarte-Oriako udaltzainetako kideak ergometroko bi probatan parte hartu zuen, 500 m. proba mistoan eta 2000 m.-ko bakarkakoan. Urrezko eta zilarrezko domina eskuratu zituen Kaskantek, hurrenez hurren.
Bikotekako txapelketan ezin izan zuen parte hartu Pasai San Pedro, Astillero, Hondarribi edo Urdaibai taldeetako arraunlari ohiak. “Batetik edo bestetik ezin dut proba hori egin, New Yorken urakana izan zen eta oraingoan orkatila dela eta”.