Udalak jakitera eman duenez, Manttangorri autobus zerbitzua Oriako Zelaialde kaletik pasako da. "Zelaialdeko auzotarrak behin eta berriro egin duten eskaerari erantzunez, hiri-busa hemendik aurrera Oriako atzeko aldetik pasatzen den kale honetatik ere igaroko da".
Azaldu dutenez autobusak ordutegia bete behar du eta ibilbidearen aldaketak atzerapenak ekarriko lituzkenez sistema berri bat ezarri da. "Sistemak sakagailu bati esker autobus gidariari abisua pasatzen dio eta horrela beharrezkoa denean bakarrik egingo du ibilbide berria". Honek ahalbidetuko du soilik jendea dagoenean luzatzea ohiko ibilbidea Manttangorrik.