Erdi Aroko Azoka Isla plazan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 10a

Ostiralean hasita Erdi Aroko azoka ospatuko da asteburuan. Lehenengoz Okendotik Isla plazara eramatea erabaki du udalak eta bertan bilduko dira artisau eta ekintza nagusiak.

Erdi Aroko azoka izango dugu asteburuan hirugarren urtez herriko kaleak alaitzen. Ostiral arratsaldean hasiko dira ekintzak inaugurazio kalejira bereziarekin 18:30ean. Hala ere, aurtengo edizioan bada berrikuntza nagusi bat kultura sailetik azpimarratu nahi izan dutena, hain zuzen, Okendon kokatu beharrean Zumaburuko Isla plazan egingo da azoka.

Bizilagun, dendari eta tabernarien eskaera izan da halako festak gainontzeko auzoetara ere eramatearena. Herriko merkatari eta ostalariekin udalak izandako bileretan hainbatetan egindako eskaera. Kasu honetan, begi onez ikusi du udalak eta kultura sailak Erdi Aroko azoka Isla plazara eramatearena eta bertan egingo dira azokaren baitan antolatutako antzerkiak ere. Hala ere gehienak kalejira eta kale ikuskizunak izaki, herriko kaleetan barrena ikusteko aukera izango dira.

Honakoa da azokaren egitaraua:

Ostirala, irailaren 13a

18:30 Inaugurazioko kalejira 

19:30 Eskekoak

20:00 Gurutzadetara 

20:45 Agoteren eta Damaren amodio ezinezkoak 

21:30 Aitaren bulda

Larunbata, irailaren 14a

11:30 “Egun onaren” pregoia 

12:00 Zalduna eta ezkutaria

12:30 Bideko musikak eta kantak 

13:00 Jentila vs Kristaua

13:30 Komediante erromesak

18:30 Akitaniako Leonor erreginaren segizioa 

19:00 Eskekoak 

19:30 Okzitaniako trobadoreak eta koblakariak

20:00 Agoteren eta Damaren amodio ezinezkoak 

20:30 Bideko musikak eta kantak 

21:30 Akelarrea 

Igandea, irailaren 15a

11:30 “Egun onaren” pregoia 

12:00 Eskekoak 

12:30 Bideko musikak eta kantak 

13:00 Txotxongiloak: Zeken diruzalea 

13:30 Erdi Aroko koblakaritzak 

18:30 Elbarrituen erromesaldia

19:00 Jentila vs Kristaua 

19:30 Gurutzadetara 

20:15 Zalduna eta ezkutaria 

21:00 Aita Moisesen bulda