Illarramendi eta Civicos atletak bikain asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 11

Lasterketa garaia iritsi da, horregatik, lehengo asteburuan Lasarte-Oriako korrikalariek hainbat hitzordu zituzten eta Andoain eta Donostian bi lasateoriatar izan genituen podiumeko bigarren mailan, Andoni Illarramendi eta Nieves Civicos.

Larunbatean, Sorabillako Mendi krosean lehiatu zen Andoni Illarramendi. Andoaingo Sorabilla auzoko eta Belkoaingo gurutzerako joan-etorria, 8,5 km, egin zuen 37:54 denboran eta  Hassan Ait Chaou Aitali billabonatarrak bakarrik gainditu zuen, 34:59. Illarramendi ez zen proba honetan parte hartu zuen herritar bakarra izan, Iraitz Arruabarrenak laugarren postuan amaitu zuen, 39:31.

Bestalde, Nieves Civicosek emakumeen mailako bigarren iritsi zen, 18:34 denborarekin, Jolastokieta krosseko helmugara.   Naiara Casi irabazleak minutu bat baino gehiagoko errenta izan zuen, 17:28.