Futbol Eskolako haurrek asteazkenetan 18:30etatik aurrera izango dute entrenamendua.
Alebinek asteartea eta ostegunetan 18:30etik 19:45era dituzte saioak; alebin B taldeak astelehenetan 17:15etik 18:30era; infantil A taldea astelehena, asteazkena eta ostegunetan 17:15etik 18:30era, asteazkenetan areto futboleko kantxan izango da saioa; infantil B taldearen entrenamenduak asteazkena eta ostiraletan izango dira, 15:45etik 17:15era; Infantil txikiak bi saio egingo ditu bata astelehenean 18:30etik 19:45era eta bestea ostegunean 17:15etik 18:30era.
Euskal Ligako kadete taldea asteartea, osteguna eta ostiraletan izango ditu saioak 18:30etik 19:45era; Kadete txikia taldeak, aldiz, astelehena, asteartea eta ostegunetan 19:45etik 21:00etara eta kadete “C” taldeak asteazkena eta ostiralean egingo du lan 15:45etik 17:15era.
Ohorezko jubenilak eta 1. jubenil mailako gazteek hiru saio dituzte, asteartea, asteazkena eta ostiraletan 17:15etik 18:30era.
1. erregionalak hiru saio ditu, astelehena eta asteazkena 19:45ean eta osteguna 21:00etan. Erregional Ohorezko Mailako mutilek astelehena, astearte eta ostegunetan dituzte entrenamenduak, 21:00etatik 22:15era.
Eta azkenik nesken erregional taldeak asteazken eta ostiraletan 21:00etatik aurrera ditu saioak.