PSE-EE alkatearen irudiaren erabilerarekin haserre

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 12a

PSE-EEk GARA aldizkariak bere iragarkietan Pablo Barrio alkatearen irudia erabiltzea salatu du gaur goizean egindako prentsaurrekoan.

Gaur goizean Jesus Zaballos PSE-EEko bozeramaileak bere harridura agertu du, Lasarte-Oriako alkatearen irudia GARA aldizkariko iragarki batean agertu delako.

PSE-EEko bozeramaileak kargu publiko batek bere irudia enpresa pribatu baten onurarako erabiltzea salatu du. Sozialisten aburuz, aldizkariak pertsonaia ezagun baten irudia erabili du herritarrek hau eros dezaten, "herritar anonimoa izango balitz ez litzake iragarkian egongo".

Zaballosek argi utzi du Pablo Barriok bere bizitza pribatuan nahi duen komunikabidea aukeratu dezakeela, "baina alkate bezala bere irudia zaindu behar du. Eguneko 24 orduetan kargu publikoa gara. Lasarte-Oriako herritarren interesak defendatu beharko lituzke, ez ezker abertzaletik gertu degoen enpresa pribatu batenak".

Lasarte-Oriako sozialisten ustez, alkateak ez du karguak eskatzen duen mailarik erakusten eta gai honi buruz, beste alderdiek duten iritzia ere jakin nahiko lukete.