Xumela abesbatzako lagunek astelehenean, irailak 16, hasiko dute ikasturte berria. Lehenengo entsegu hau ohi bezala Landaberri BHI-n izango da 19:30ean. Kide berriak ongi etorriak izango dira eta entsegu egunetan agertzea besterik ez dutela azpimarratu dute abesbatzakoek.