Udal dantza eskolako ikastaroak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko irailaren 13a

Lasarte-Oriako Udalak 5 urtetik aurrerako, haur eta gaztetxoei zuzendutako dantza ikastaroak eskaintzen ditu.

Ikastaro honek dantzaren naturaltasunaren bitartez sentikortasun puntua lortzera bideratzen ditu ikasleak.

Ikastaroak 5 urte baino gehiago duten haur eta gazteei daude zuzenduak. Saioak adinaren arabera daude banatuak, izan ere adin bakoitzak helburu desberdinak izango ditu. Honela 5 urte ko haurrek asteartea eta ostegunetan 17:30etik 18:30era dituzte saioak; 6 urteko taldeak, berriz, asteartea eta osteguna 18:30etik 19:30era; 7 eta 8 urte gaztetxoek hiru saio izango dituzte, astelehena, asteazkena eta ostiraletan 17:15etik 18:15era; 9 urtekoek ere astelehena, asteazkena eta ostiraletan izango dute entsegu, baina 18:15etik 19:15era eta handienek astelehena, asteazkena eta ostirala 19:15etik 20:15era izango dituzte saioak.  

Dantza pertsonek beren barnekotasuna adierazteko kanal bat da, eta haurrei sentsibilitate hori garatzeko bidea ematen saiatuko dira.

Izena ematea

Matrikulatzeko epea irailaren 16tik urriaren 4ra izango da Manuel Lekuona Kultur-etxean. Lasarte-Orian erroldaturikoak 30,90 euro ordaindu beharko dituzte hilean eta, erroldatugabeak aldiz, 53,13 euro.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago www.lasarteoriasarean.eu orrialdean.